Zurezko bilgarri industrialak egiten ditugu
Esperientzia
Zurezko bilgarri industrialak, nazio zein nazioarteko bidalketetarako
Salaberria Aroztegian 59 urte daramatzagu zurezko bilgarri industrialak egiten, bai nazioko bai nazioarteko bidalketetarako. Gure bezero bakoitzaren beharretara egokitutako enbalaje irtenbide onenak eskaintzen ditugu.
Gure esperientziak enbalajearen sektoreko erreferentziazko enpresetako bat bihurtzen gaitu. Seriotasunaren eta bezeroarekiko konpromisoaren sinonimo gara.
Horretarako, instalazio zabalak ditugu, goi-teknologiako makineriarekin, tratamendu fitosanitarioarekin (NIMF 15 Araudiaren arabera, prozedura homologatuekin esportatzeko), eta babes-zurezko bilgarri mota ugari.
Mota guztietako enbalajeak egiten ditugu, edozein sektoretarako: kutxa txikietatik edukiera handiko bilgarrietara. Fabrikazioa, kalitate bermea eta entrega ziurtatua eskatutako epean.
NIMF 15 ziurtagiri fitosanitarioa
NIMF15 neurri fitosanitarioetarako 15. Nazioarteko araua da. Nazioarteko merkataritzan erabilitako zurezko bilgarria arautzen du, eta zurezko bilgarriekin lotutako izurriteak sartzeko edota sakabanatzeko arriskua murrizteko neurri fitosanitarioak deskribatzen ditu.
Bilgarriak Gipuzkoan
Neurrira egindako zurezko bilgarri industrialak
Zurezko kaxak
Zurezko kaxak egokiak dira edozein garraiobidetarako. Salgaiak babesteko aukerarik onena dira.
Zurezko kaiolak
Neurrira diseinatzen dira, bezeroaren eskaeren arabera. Horrela, edozein dimentsiotako makineria eta ekipoak babestea lortzen dugu.
Zurezko paletak
Mota ezberdineko paletak eskaintzen ditugu, bai tamaina estandarrekoak, baita bezeroen produktura egokitzen direnak. Salgaiak garraiatzeko aukera ekologikoa dira.
Zurezko bankadak eta euskarriak
Bilgarrien barruan tresneriaren trinkatzea bermatzen duten zurezko egiturak. Egonkortasun handiagoa ematen dute salgaiak garraiatzean kalterik izan ez dezan.